Ashanti (etnia)
Ashanti —edo asante— mendebaldeko Afrikako etnia da. Ghanako Ashanti eskualdean, bizi dira, bai eta Boli Kostan ere. Nekazari herria da, teknologia aski aurreratua duena. 1701–1896. urteen bitartean Ashanti Inperioa eratu zuten. Famatua da ashantien artea, Ashagiko meatzetan lortzen zuten urrearen pisua neurtzeko egiten zituzten letoizko tresnak batez ere. XVIII. mendearen ingurukoak dira aurkitu diren pisuak, irudi ederrez hornituak. Urrea eta zura ere lantzen zituzten, baina material horiekin egindako lanak ez dira hain garrantzitsuak. Zazpi milioi lagun inguru dira gaur egun. Twi hizkuntzan mintzo dira.
- Arapaima gigas
- Arapaima —izen zientifikoa: Arapaima gigas— teleosteoen infraklaseko arraina da. 3 m-tik gorako luzera izan dezake eta 250 kg-rainoko pisua izan. Ur gezatako arrainik handienetako bat da. Gorputz luzarana du, aho handia, behe-baraila irtena eta bular
- Fedra
- Fedra —antzinako grezieraz: Φαίδρα— Euripidesek jasotzen duen elezahar klasikoaren arabera, Minosen eta Pasifaeren alaba eta Teseoren emaztea zen. Hipolito bere semeordekoaz maitemindurik, hark uko egitean, Fedrak bera bortxatu nahi izanaz
- Likantropia
- Likantropia adimenaren eritasuna da, gaixoari otsoa edo beste animaliaren bat dela sinestarazten diona. Uste ohi denez, gaixoak bizi den eskualdeko piztia harrapari arriskutsuenaren itxura hartzen du: otsoa Europan eta Asia iparraldean, hiena edo
- Idomeneo
- Greziako mitologiaren arabera, Idomeneo Kretako errege izan zen, Deukalionen semea. Kretarren kapitaina izan zen Troiako gerran. Elezaharrek diotenez, ekaitz batean, lehorreratutakoan aurkitzen zuen lehenengo pertsona Poseidoni eskainiko ziola hitz eman
- Aaron ben Elijah
- Aaron ben Elijah teologo judua izan zen. Bere Bizitzaren Zuhaitza obran, aristotelismoa arbuiatu zuen, eta judu-erlijioaren antzinako ortodoxiari atxiki zitzaion. Gizakiaren borondatearen lehentasuna eta profeten garrantzia aldarrikatu zituen. Eragin
- Appenzell
- Appenzell edo Appenzellerland Suitzako antzinako kantonamendua da, erlijio-arazoen eraginez bitan banatu zena:Ipar-mendebaldean, Appenzell Ausserrhoden, 242,6 kilometro koadro eta 55.000 biztanle 2018an. Hiriburua, Herisau. Hizkuntza: alemana. Erlijioa
- Hans Werner Henze
- Hans Werner Henze alemaniar musikagilea izan zen. Fortner, Milhau eta Leibowitzen ikaslea. Hasieran, Stravinskiren eragina izan bazuen ere, Henzerentzat dodekafonismoa teknika bat besterik ez zen, eta ez bakarra. Estilo guztiz ezberdinak erabili izan
- Annie Girardot
- Annie Suzanne Girardot antzezlea izan zen. Antzerkian hasi zen. Berehala, La Comédie Française antzerki-taldean sartu zen, eta, gero, zineman lan egin zuen. Haren filmik garrantzitsuenak: Rocco e i soui fratelli, La donna scimmia, Trois chambres a
- Rodrigo Mercado Zuatzola
- Rodrigo Mercado Zuatzola Erromatar Eliza Katolikoko apezpikua izan zen
- 2022ko Emakumezkoen Frantziako Tourra
- 2022ko Emakumezkoen Frantziako Tourra uztailaren 24 eta 31 artean egin zuten. Parisen hasi eta Planche des Belles Fillesen amaitu zen, tartean txirrindulariek ezarritako 8 etapa egin beharko dituztela. UCI World Tourreko 2.WWT mailakoa zen