Felix Buff
Felix Rüdiger Buff Willis Drummond taldeko bateria-jotzailea da. Landetan (Frantzia) sortua, Donoztirin hazi zen eta Beran (Nafarroa) bizi da gaur egun.
- Idoia Anzorandia
- Idoia Anzorandia Kareaga bertsolari, gai-jartzaile eta bertso irakaslea da
- Xan Bidegain
- Xan Bidegain baxu-jotzailea da. Willis Drummond taldeko kidea da sorreratik eta Aguxtin Alkhat musikari baxenafartarrarekin ere jotzen du
- Pauline Guelle
- Pauline Guelle Politologoa eta Zuzenbide publikoko doktoregaia da. Torturaren gaia landu du. UEUko talde eragileko kidea ere bada, eta Ipar Euskal Herriko Tartarika hitzaldi zikloaren arduradunetako bat, besteak beste
- Oihane Enbeita
- Oihane Enbeita Gardoki bertsolari bizkaitarra da. Antzerkiko aktorea da ogibidez
- Jurgi Ekiza
- Jurgi Ekiza musikaria da eta Euskal Ikasketetan masterduna
- Aitor Bengoetxea
- Aitor Bengoetxea Alkorta Zuzenbidean doktorea da. UEUko zuzendaria da 2023tik. UPV/EHUko GEZKI institutuko zuzendari ohia ere bada (2014-2022). Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideko arloan (UPV/EHU) irakaslea da 1991tik
- Amaia Uribe
- Amaia Uribe Astorkia bertsolaria eta euskal kazetaria da. EITBren New Yorkeko berriemailea izan da 5 urtez
- Oihana Bartra
- Oihana Bartra Arenas bertsolaria da. Euskal Filologian lizentziaduna da eta lanbidez irakaslea eta itzultzailea da
- Natur Zientzietako Topaketak
- Natur zientzietako Topaketak Udako Euskal Unibertsitateko Natur Zientzietako sailak antolatzen dituen biltzarrak dira
- Bart Heirewegh
- Bart Heirewegh, belgikako txirrindulari ohia da