Giza proba
Giza proba herri kirol bat da, probarri izeneko harri astun bat denbora mugatu batean ahalik eta distantzia luzeenean garraiatzean datzana. Taldeka nahiz banaka jokatu daiteke eta harritik tiratzeko kirolaria kate batez harria lotzen duen gerriko bat jartzen du.
- Oi
- Oia edo hortz-hobia hortzen erroak inguratzen dituen ehun mamitsua da, jatean hortzen erroa babesten duena. Gingibitisa hortzoiak ersaten dituen ohiko arazoa, hortzen arteko janari arrastoak ez garbitzeagatik oiak handitu egiten dituena
- Ibarbide
- Ibarbidea ibar bateko puntu beherenak lotzen dituen lerroa da. Bi ibarbideren arteko lur eremua ibaiartea da
- Trenkada (arkitektura)
- Trenkada eraikin bateko barne-espazioak banatzeko horma mehea da. Gehienetan, adreiluz egiten dira. Zurezkoa baldin bada, holtz esaten zaio
- Txango
- Txango bat bidaia hurbil eta laburra da, atsegin hartzeko edo tokiak bisitatzeko. Oinez edo ibilgailuz egin daiteke, egunean bertan edo egun gutxiren buruan itzuliz. Egun batekoa bada, egunpasa dei dakioke
- Arpilatze
- Arpilatzea edo harrapaketa guda eta hondamendi egoeretako nahasmena aprobetxatuz egindako lapurreta da, bereziki modu indiskriminatuan egiten bada. Hedaduraz, ardura edo jagoletza eza dagoenean egindako lapurreta. Ustelkeria kasuetan burututako
- Adiskidetasun
- Adiskidetasuna bi pertsona edo gehiagoren arteko atxikimenduzko erlazio mota bat da, elkarren begirune eta konfiantzan oinarritu eta bestearen ongizatea bilatzen duena. Maitasun mota bat da baina, oro har, bereizi egiten dira adiskide edo lagun diren
- Derbi
- Kiroletan, derbia hiri edo eskualde bereko bi taldek elkarren aurka jokatzen duten kirol-lehia da, hedabideek arreta berezia eskaini eta zaletuek historian zehar zirraraz jarraitu dutena
- Puzker
- Puzkerra edo uzkerra, soinugabea denean putza ere deitzen dena, ugaztun eta beste zenbait animaliaren digestioak sortutako gasak, sabel-haizea alegia, uzkitik kanporatzea da, usain eta soinu berezi batez
- Hego haize
- Hegoa edo hego haizea hegoaldetik datorren haizea da
- Bart Heirewegh
- Bart Heirewegh, belgikako txirrindulari ohia da