Hermes (espaziontzia)
Hermes europar kosmonautak nazioarteko espazio-estazioraino garraiatzeko espazio-ontzi bat egiteko proiektua. Frantziako Gobernuak proposatu eta Europako Espazio Agentziak 1987an hartu zuen bere gain proiektua. Hermes programa astronautak eta zama Columbus moduluraino eramateko diseinatu zen, eta Ariane 5 jaurtitzaile berriaren bitartez bidali nahi zen espaziora. Hermesek, gainera, grabitaterik ezaren ondorioak ikertzeko plataforma bat utzi behar zuen Lurraren eta espazio-estazioaren artean. 1991n, baina, finantza-arazo handiak sortu ziren, aurrekontuan erabakitakoa baino % 30 gehiago gastatu zelako, eta proiektuak bi urteko atzerapena zuelako. Urte hartako azaroan, Agentziako estatu kideetako ministroek proiektuaren bideragarritasuna berrikustea eskatu zuten, eta urtebete geroago, behin betiko bertan behera uztea erabaki zuten.
- Toba
- Toba erraz hautsi eta hauts bihur daitekeen arroka piroklastiko bigun porotsu arina da. Ez da nahastu behar antzeko egitura bai baina konposizio eta jatorri desberdina dituen tufa karbonatozko metakin porotsuarekin. Tobek jatorri bolkanikoa dute, eta
- Fazies (medikuntza)
- Medikuntzan, faziesa eri dagoenaren aurpegikera da, zenbait eritasunen ezaugarri berezia dena. Eritasun bakoitzak fazies desberdina izaten du ezaugarri; kolerak jotako eriek adibidez, ezpain eta betazal urdinxkak izaten dituzte eta larruazala lehor
- San Esteban Elkartea
- San Esteban Elkartea Gipuzkoako Astigarreta, Zerain, Gudugarreta, Mutiloa eta Ormaiztegiko herriek 1617. urtean osatu zuten elkartea izan zen. Gipuzkoako Batzar Nagusietara guztien artean ordezkari bakarra bidaltzearren eta, hartara, gastuak gutxitzearren
- Wei ibaia
- Wei ibaia Txinako erdialdeko ibaia da, Gansu eta Shaanxi probintzietatik igarotzen dena. 856 km ditu
- Kanon (artea)
- Kanon giza gorputzaren edertasuna aztertzen duen araudia da. Kanonak gorputz-atalen irudikapenak gorde behar dituen proportzioak ezartzen ditu. Antzinateko egiptoarren artean pinturak eta eskulturak egiteko kanonen bat erabili bide bazen ere, greziarrei
- Hinayana
- Hīnayāna (हीनयान) sanskrito eta pali hizkuntzetako terminoa da, literalki esan nahi hauek dituena: behe-mailako ibilgailua, ibilgailu akastuna edo bazter utzitako ibilgailua. Terminoa lehen edo bigarren mendearen inguruan agertu zen
- Patxuli
- Patxulia edo patchouli Asia eta Ozeania tropikaleko landare ezpainduna da, mendaren oso antzekoa
- Wounded Knee (Hego Dakota)
- Wounded Knee, dakotaz: Čaŋkpé Opí, Hego Dakotako Pine Ridgeko amerindiarrentzako esparrua izan zen. Gaur egun erroldak esleitutako leku bat da Estatu Batuen administrazioaren pean. 328 biztanle ditu, 2,771664 kilometro koadroko azaleran banatuta
- Hirugarren Estatu
- Hirugarren Estatua Nafarroako, Zuberoako eta Europako herri askotako Gorte Nagusietan ordezkaritza zuten hiru gizarte-mailetako bati, burgesiari edo hirietako eta herrietako ordezkariei zegokienari, ematen zitzaion izena. Hirugarren Estatu honetara
- 2022ko Emakumezkoen Frantziako Tourra
- 2022ko Emakumezkoen Frantziako Tourra uztailaren 24 eta 31 artean egin zuten. Parisen hasi eta Planche des Belles Fillesen amaitu zen, tartean txirrindulariek ezarritako 8 etapa egin beharko dituztela. UCI World Tourreko 2.WWT mailakoa zen