Hikone (Shiga)

Hikone Shiga prefekturako hiria da, Hikone gazteluarengatik ezaguna. 2010eko erroldaren arabera 111.799 biztanle ditu. Biwa aintziraren ekialdeko ertzean dago.
Karlsruhe (eskualdea)
Karlsruhe eskualdea Alemaniako Baden-Württemberg estatuko ipar-mendebaldeko lurrak hartzen dituen eskualdea da. 1972 arte Nordbaden izena izan zuen. Karlsruhe da hiriburua
Friburgo (eskualdea)
Friburgo eskualdea Alemaniako Baden-Württemberg estatuko hego-mendebaldeko lurrak hartzen dituen eskualdea da. Friburgo da hiriburua. Ezaguna da Konstantza hiria ere
Stuttgart (eskualdea)
Stuttgart eskualdea Alemaniako Baden-Württemberg estatuko ipar-ekialdeko lurrak hartzen dituen eskualdea da. Bertan dago Estatu osoko hiriburua ere baden Stuttgart hiria
Jugoslaviako Kopa
Jugoslaviako Kopa Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialistako bigarren futbol txapelketa garrantzitsuena izan zen Jugoslaviako Ligaren atzetik. 1991eko gerren ondoren izen bera mantendu arren Serbia eta Montenegroko taldeek bakarrik hartu zuten parte
Morsø
Morsø edo Mors Danimarkako Iparraldeko Jutlandiako eskualdean dagoen uhartea da, bai eta izen bereko udalerria ere. Limfjord barnean kokaturiko uhartea da eta herri nagusia Nykøbing Mors da
Lolland
Lolland, aurrez Laaland izenarekin ezagutzen zena, Danimarkako laugarren irla handiena da. 1.243 km²-ko azalera eta 65.764 biztanle ditu (2009). Seelandia eskualdearen hegoaldeko hiru irletako bat da, Falster eta Møn irlekin batera. Erabat laua da
Kroaziako futbol kopa
Kroaziako Kopa Kroaziako bigarren futbol txapelketa nagusia da, Kroaziako Prva HNL Ligaren ondoren
Cetina ibaia
Cetina ibaia Kroazia hegoaldeko ibai laburra da. Dinara mendiaren azpian dagoen Cetina herritik gertu sortzen da eta 105 kilometro ibili ondoren Omišen itsasoratzen da
Vendsyssel-Thy
Vendsyssel-Thy Danimarkako iparraldean dagoen uhartea da, herrialdeko bigarrena Groenlandia kontutan hartzen ez bada, 4.685 km²-ko azalera baitu. Populazioari dagokionez hirugarrena da, 302.546 biztanlerekin. Limfjord fiordoak banatzen du kontinentetik
Ushguli
Uxguli Georgiako hainbat herrixken arteko komunitate bat da Svanetiako lurralde historikoan kokaturik dagoena. Europan jarraian populaturik egon den asentamendu zaharrenetakoa da. Guztira 70 familia inguru bizi dira komunitate hartan