Iñigo Córdoba
Iñigo Córdoba Kerejeta Euskal Herriko futbolari ezkertia da, normalean ezker hegalean aritzen dena. Bere anaiak Aitor eta Asier futbolariak dira ere.
- Mario Barco
- Mario Barco Vilar euskal herritar futbolaria da. Peña Sport, Athletic eta Calahorra taldetako harrobietan hezia, aurrelari moduan aritzen da
- Martin Bengoa
- Martin Bengoa Diez Euskal Herriko futbolaria da. Lezaman hezia, erdilari antolatzaile gisa jokatzen du
- Alejandro Berenguer
- Alex Berenguer Remiro futbolari nafarra da, Osasuna taldeko harrobian hezitako jokalaria da. Erdilari gisa aritzen da, hegaletan edota puntaerdian
- Néstor Salinas
- Néstor Salinas Alonso euskal herritar futbolaria da. Puntaerdi lanetan aritzen da
- Yanis Rahmani
- Yanis Moloud Rahmani Cordeiro portugaldar eta aljeriar jatorria duen frantzian jaiotako futbolari Euskal Herritarra da, Sestaoarra hain zuzen. Athletic Clubeko harrobian hezia, Sestao River-en jokatu du ere. Puntaerdi lanetan edota hegaletan aritzen da
- Iñigo Eguaras
- Iñigo Eguaras Álvarez Euskal Herriko futbolaria da, Lezaman hezia. Erdilari antolatzaile lanetan aritzen da. Bere anai gaztea Aritz futbolaria da ere
- Asier Goti
- Asier Goti Llona euskal herritar futbolaria da. Bizkaitar futboleko harrobietan hezia. Eskuin hegalean aritzen da batik bat
- Jonxa Vidal
- Jon Xabier Jonxa Vidal Alonso futbolari bizkaitarra da, Athletic Cluben harrobian hezia, Barakaldo taldean aritutakoa. Ezker hegalean jokatzen du
- Ander Vitoria
- Ander Vitoria Agirre euskal herritar futbolaria da. Aurrelari lanetan aritzen da. Lezaman hezia, beste talde bizkaitarretan egona da, Leioan adibidez
- Diego Carrio
- Diego Carrio Quilligan Euskal Herriko futbolaria da. Atezain lanetan aritzen da. Alaves taldeko harrobian hazi da