Ilargiaren denbora lerro geologikoa
Ilargiaren denbora lerro geologikoak Ilargiaren historia sei periodo geologikoetan bereizten du: Aurrenektariarra, Nektariarra, Imbriarra, Eratosteniarra eta Kopernikarra. Periodo baten hasiera edo amaiera zehazteko satelitearen lurrazala era nabarmenean aldatu duten talka erraldoiak, denboraren eraginez kraterren morfologian gertatzen diren aldaketak eta kraterren arteko gainjartzeak erreferentziatzat hartzen dira. Garai batek iraun zuen denboraldia zenbaki absolutuetan zehazteko, Ilargitik ekarri diren laginen datazio erradiometrikoa erabili da. Alabaina, antzinako gertakizun garrantzitsu batzuen data oraindik ere eztabaidagai da zientzialarien artean, izan ere, satelitearen lurralde gehienek bonbardaketa handiak pairatu dituzte historian zehar, lagin hauetako asko jaso ziren lurrak, eta satelite osokoak orokorrean, kutsatuz.
- Aitne
- Aitne edo Jupiter XXXI Jupiterren satelite atzerakoi eta irregular bat da. Scott S. Sheppardek zuzenduriko Hawaiko unibertsitateko talde batek aurkitu zuen 2001ean. Aurkitu zenean S/2001 J 11 behin-behineko izendapena jaso zuen
- Izarrarteko Hodei Lokala
- Izarrarteko Hodei Lokala 30 argi-urte inguruko diametroa duen nebulosa bat da, gaur egun hodei honetan kokatzen da gure izarra eta bera zeharkatzen dihardu. Eguzki-sistema duela 44 000 eta 150 000 urte artean sartu zen Izarrarteko Hodei Lokalera eta
- Eifonso errekaren basabidea
- Eifonso errekaren basabidea Galiziako Vigo hirian kokatzen den basabide bat da, Eifonso errekaren ibilbidea jarraitzen duena. Basabidea Vigoko Bembrive auzoan hasten da eta 4 km beranduago, Beade auzoko basa-parkean amaitzen da. Ibilbidean zehar, Arco Da
- Two Steps from Hell
- Two Steps from Hell Kalifornian kokaturiko musika-produktore bat da. Nick Phoenix eta Thomas J. Bergersen musikariek 2006ko otsailaren 14an sortu zuten eta konpainiak filmen trailerretarako musika ekoiztu ohi du. Sarritan, iTunes, Amazon eta CD Baby-ko
- Lurraren troiar
- Lurraren troiar bat Eguzkiaren inguruko orbita duen asteroide bat da, Lurra-Eguzkia L4 (60º aurretik) edo L5 (60º atzetik) Lagrangeren puntuetan kokatzen dena eta hortaz, Lurraren antzeko orbita duena. Gaur arte Lurraren troiar bat bakarrik atzeman da
- Liberiako Bigarren Gerra Zibila
- Liberiako Bigarren Gerra Zibila 1999an hasi zen, bere herrialde bizilagun Gineak babestutako matxino talde batek, Sekou Connehen LURDek, Liberiaren iparraldea konkistatu zuenean
- 2017 zientzian
- Jarraian aurki ditzakezue 2017an zientzian egin ziren aurrerapen eta egitasmo nagusiak. Nazio Batuek 2017. urtea, garapenerako turismo jasangarriaren nazioarteko urte gisa izendatu zuten
- Lakera
- Lakera edo lak hizkuntza Errusiako Dagestan eskualdeko hegoaldean hitz egiten den hizkuntza bat da, guztira 150 000 hiztun inguru dituena. Alfabeto zirilikoaren bidez idazten da
- ACT-CL J0102-4915
- ACT-CL J0102-4915, ''El gordo'' edo SPT-CL J0102-4915 bezala ere ezaguna, bere distantziara edo gertuago dauden galaxia-kumulu guztietatik handiena eta pisutsuena da. 2014ean egiaztatu zen galaxia-kumulu honen pisua edo masa 3 000 bilioi Eguzkirena
- Arte Ederren Museoa (Budapest)
- Aste Ederren Museoa, hungarieraz: Szépművészeti Múzeum, Hungariako Budapest hiriburuan dagoen arte ederretako museo bat da. Heroien plazan dago, Pest eremuan