Irlanda Berria (probintzia)

Irlanda Berria Papua Ginea Berriko 22 probintzietako bat da, Uharteak eskualdekoa. Irlanda Berria eta hurbileko uharte txiki ugari hartzen ditu. 9.557 kilometro koadroko eremua du, eta 2011n 194.067 biztanle zituen. Hiriburua Kavieng da.
Malindi
Malindi Kenyako hego-ekialdeko hiria da, Indiako ozeanoaren bazterrean kokatua, Galana ibaiaren ahoan. Mombasatik 120 km ipar-ekialdera dago. 2009an 207.253 biztanle zituen. Kilifi Konderriko hiririk handiena da
Grijalva (ibaia)
Grijalva edo Mezcalapa Erdialdeko Amerikako ibaia da, Guatemalan sortu eta Mexiko hego-ekialdea zeharkatzen duena. 600 kilometro luze da, eta 57.958 kilometro koadroko eremua drainatzen du, %90 Mexikon. Ahoa Mexikoko golkoan du
Jefferson Airplane
Jefferson Airplane estatubatuar rock taldea izan zen, 1960ko hamarkadaren erdialdean San Frantziskon sortutakoa. Musika psikodelikoaren aitzindaria izan zen. Taldearen bi abesti, "Somebody to Love" eta "White Rabbit", Historiako 500 kanta hoberenen
Anadyr (ibaia)
Anadyr Siberiako ipar-ekialdeko muturreko ibaia da, Errusiako Txukotka Barruti Autonomoa zeharkatzen duena. Anadyrko mendigunean du iturburua eta Bering itsasoko Anadyrko golkoan ahoa. 1.150 kilometro luze da eta 191.000 kilometro koadroko arroa
Avignongo Jaialdia
Avignongo Jaialdia antzerti jaialdia da, Frantziako Avignon hirian urtero udan ospatzen dena
Hamarraldi Zitala
Hamarraldi Zitala Argentinako historiako garai bat da, 1930eko irailaren 6an hasi zena, Hipólito Yrigoyen presidentea eraitsi zuen kolpe zibiko-militarrarekin, eta 1943ko ekainaren 4an amaitu zena, Ramón Castillo presidentea erorarazi zuen estatu kolpe
Colonia del Sacramento
Colonia del Sacramento Uruguaiko hego-mendebaldeko hiria da. Rio de la Plataren ezkerreko (iparraldeko) ertzean dago, Buenos Airesen parean, eta Montevideotik 177 kmra. Colonia departamenduko hiriburua da. 2011n 26.231 biztanle zituen
Bizantzioko eztabaida ikonoklasta
Bizantzioko eztabaida ikonoklasta Bizantziar Inperioan, VIII. eta IX. mendeetan, erlijio irudien (ikono) erabilpenari buruz piztutako liskarra izan zen. Ikonoklastek ikonoen erabilpena arbuiatzen zuten, idolatria izan zitekeelakoan. Horretarako hainbat
Artzain eleberri
Artzain eleberria XVI. eta XVII. mendeetako literatura generoa da. Protagonistak mundu bukoliko batean kokaturik dauden artzainak dira, beren amodio esperientziak, zoritxarrekoak gehienetan, bizi eta partekatzen dituztenak
Inuit mitologia
Inuit mitologiak antz handia du poloetako eskualdeetan bizi diren herrien beste mitologia batzuekin. Inuit erlijioak sineste eta praktika espiritual partekatuak dira, Alaskako herri indigena, Kanadako iparraldea, Siberia eta Groenlandiako alde batzuk