Kate trofiko
Kate trofikoa, elikakatea edo elikadura katea elikadura sare batean diren loturen sekuentzia lineala da, sareko beste espezierik jaten ez duen espezie batetik hasi eta sareko beste inork jaten ez duen espezieraino iristen dena. Espezie horietako bakoitza bere aurreko organismoaz elikatzen da; eta, era berean, hurrengoaren elikagaia da. Ekosistema bateko espezieen artean nutrizioari loturik dagoen energia eta elikagaien korrontea dela ere esan daiteke.
- Bioteknologia
- Bioteknologia izaki bizidunetan oinarritzen den teknologia mota da
- Lipido
- Lipidoak karbono, hidrogeno eta oxigenoz osaturiko biomolekulak dira, nahiz eta batzuek nitrogenoa eta fosforoa ere izan dezaketen
- Sistema endokrino
- Sistema endokrino hormonak jariatzen duten organismoaren organoen eta ehunen multzoa da. Hormonak zelulek askatzen dituzten mezulari kimikoak dira, odol-uholdea lortzen dutenak gorputz-funtzio desberdinak urrutitik erregulatzeko, hala nola hazkuntza
- Bihotz-maiztasun
- Bihotz-maiztasuna denbora unitate bateko bihotzaren taupaden kopurua da. Baldintza estandarretan neurtzen da, eta taupaden kopurua minutuko eran adierazi ohi da
- Akne
- Aknea larruazaleko sebo-guruinen hantura da, sebo-guruin horien poroak ixten direnean agertzen dena eta zaldar izeneko pikortak eta larruazaleko negalak eragiten dituena
- Psikrofilo
-
Psikrofiloak tenperatura hotzetan bizi daitezkeen izaki bizidunak dira. Haien tenperatura optimoa 15º C baino txikiagoa da, tenperatura maximoa 20º C-koa eta 0º C-tan bizi daitezke
- Birkonbinazio genetiko
- Birkonbinazio genetikoa material genetikoaren zati bat puskatzean eta ADNaren beste molekula batean txertatzean datza. Prozesu honen bidez, beraz, ADN molekula batetik beste batera pasatzen da, molekula hartzaileak gene berri batzuk hartuz
- Etologia
- Etologia animalien portaera ikertzen duen biologiaren adarra da. Animalien jokaera zientzialari askok aspalditik aztertu badute ere, zientzia berri gisa etologia 1960. hamarkadan jaio zen, Nikolaas Tinbergen holandarra, eta Konrad Lorenz eta Karl von
- Diabetes geza
- Diabetes geza basopresina hormonaren gabeziak eragiten duen gaixotasuna da, uraren galera handia dakarrena, giltzurrunek ez baitute uraren birxurgapena egiten. Gaitzaren sintoma nagusia oso diluituta dagoen gernuaren gehiegizko ekoizpena da, gaixoari
- 2022ko Emakumezkoen Frantziako Tourra
- 2022ko Emakumezkoen Frantziako Tourra uztailaren 24 eta 31 artean egin zuten. Parisen hasi eta Planche des Belles Fillesen amaitu zen, tartean txirrindulariek ezarritako 8 etapa egin beharko dituztela. UCI World Tourreko 2.WWT mailakoa zen