Kittilä
Kittilä iparreko Lappi eskualde finlandiarrean dagoen udalerria da. Muinoen ugaritasunagatik Tunturi Lappi deitzen den azpieskualdean dago eta, guztira, 8.262 km²-ko azalera du. Finlandia osoko laugarren udalerri zabalena da eta sei mila biztanle pasatxo baino ez dauzkanez, biztanle dentsitate txikiena duen udalerrietako bat ere bada. Urtez urte biztanleria jaisten ez den Lappiko udalerri bakarrenetakoa dugu eta hau, Levi muinoko eski-azpiegiturei esker da. Kittilä hainbat herrik osatzen dute, baina aipatzekoa da biztanleriaren % 67 "Kittilän kirkonkylä" izeneko herrigunean bizi dela; beste herri garrantzitsu batzuk herrigunetik gertu dauden Kaukonen, Köngas eta Sirkka dira. Udalerriko jatorrizko biztanleak samiak dira eta eskualde hau Sápmi lurraldean dago. Dena den, gaur egun, samien kopurua biztanleria guztiaren ehuneko batera ere ez da iristen Sami Lurraldea erakundearen arabera; gehienak, elur-orein zaintzatik bizi diren abeltzainak dira.
- Inariko historia
- Aanaarko, Aanarko, Anárko edo Inariko historiak Finlandiako Lappi eskualdean dagoen Inari udalerriko historia aztertzen du
- Pelkosenniemi
- Pelkosenniemi Finlandiako Lappi eskualdearen erdialdean dagoen udalerri bat da. Ekialdeko Lappi azpieskualdean dago, eta mugakide ditu Savukoski eta Sodankylä iparraldean, Kemijärvi hegoaldean, eta Salla ekialdean. 1.882,05 km²-ko udalerri honetan, 1
- Posio
- Posio Lappi lurralde finlandiarreko udalerri bat da, Ouluko lurraldearen mugan dagoena. Ia Gipuzkoaren bikoitza den udalerri honen azaleraren %15a, ur-eremua da, izan ere, aintzira gehien dauden Lappiko eremua da; esaterako, Livojärvi, Posionjärvi eta
- Muonio
- Muonio Finlandia iparreko Lappi eskualdean dagoen udalerria da. Muonionjoki ibaiak Suediako Kiruna eta Pajala udalerrietatik banatzen du; gainontzeko bizilagunak, Enontekiö iparraldean, Kittilä ekialdean eta Kolari hegoaldean dira. Nahiz eta ia Bizkaia
- Tervola
- Tervola Finlandiako Lappi lurraldeko udalerria da. Ia 1.600 km²-ko udalerri honetan, 3.500 bat pertsona bizi dira. Pisavaara Natura Erreserba eta Runkaus Natura Erreserba Hertsiak dira udalerri eremu babestuak, eta bertan, lutxo, perka, platuxa eta
- Kemiko historia
- Kemiko historia Finlandia ipar-mendebaldean dagoen Kemi hiriaren historia da. Hiri honen lehenbiziko arrastoak historiaurrean aurki ditzakegu, baina aurreneko aipamena XIV. mendekoa dugu. Ordutik hainbat gertaera bizi izan ditu biztanle-gune honek eta
- Kelottijärvi
- Gelotjávri edo Kelottijärvi Enontekiö udalerri finlandiarreko herrixka txikitxo bat da. Kelottijärvi aintziraren ertzean dago, Kaaresuvanto eta Kilpisjärvi herrien artean. Valtatie 21 errepideak bitan banatzen du herria, baina bertatik, Enontekiöko
- Kolari
- Kolari Finlandiako iparrean dagoen Lappi eskualdeko udalerri bat da. Muonionjoki eta Tornionjoki ibaiek sortzen duten mendebaldeko mugan dago, Torne ibarra suediar eta finlandiar aldeetan banatzen den lekuan. Bizilagunak, Muonio eta Kittilä ipar eta ipar
- Savukoski
- Savukoski Finlandiako iparraldeko Lappi lurraldean dagoen udalerri handi bat da. 6.496,65 km² ditu, eta dentsitate txikieneko udalerria da, 1.200 biztanle inguru besterik ez baita han bizi. Azalera horren heren bat, natura babesteko eremuek osatzen dute
- Surat Huseynov
- Surat Davud oghlu Huseynov azerbaijandar militar eta politikaria izan zen. Azerbaijango lehen ministroa izan zen 1993tik 1994ra