Pilus

Mikrobiologian, pilusa bakterio Gram negatiboetan -batez ere- agertzen den egitura da, flageloen antzekoa, baina motzagoa. Bakterioaren azalean pilatzen dira eta flageloak baino ugariagoak dira.
Bakteriozina
Bakteriozinak bakterio askok ekoizten dituzten proteina bereziak dira, espezie bereko anduiak hil edo haien hazkundea inhibitzen dutenak. Beren jarduera dela-eta antibiotikoekin alderatu dira, nahiz eta antibiotikoen aldean askoz hautakorragoak izan
Bakteriar-toxina
Bakteriar-toxinak hainbat bakteriok ekoiztu eta jariatzen dituzten substantzia kaltegarriak dira, mikrobioaren birulentzia areagotzen dutenak. Bakterio batzuek inbaditzeko ahalmena oso mugatua izan arren patogeno arriskutsuak dira, sortzen dituzten
Mikrobio oportunista
Mikrobio oportunistak patogeno hertsiak ez diren mikrobioak dira, gaixotasunak eragiteko ahalmena dutenak immunitate-sistema ahulduta dutenengan
Pasteur efektua
Pasteur efektua hartzidura alkoholikoaren inhibizioan datza ingurunean oxigenoa dagoenean. Jakina denez, legamiek glukosaren hartzidura alkoholikoa burutzen dute oxigenorik ezean. Oxigenoaren aurrean, aldiz, aipatutako hartzidura nabarmen gutxitzen da
Adierazle mikrobiologiko
Adierazle mikrobiologikoa mikrobio patogeno baten balizko presentziaren zantzua ematen duen mikroorganismoa da. Ur eta elikagaien analisi mikrobiologikoetan ohikoa da adierazle mikrobiologikoen bilaketa laborategian
Fomite
Mikrobiologian, fomiteak mikroorganismoak dituzten objektuak dira, infekzioak hedatzen dituztenak gizabanakoen artean aipatutako mikroorganismoak garraiatzerakoan
Bakteriostatiko
Bakteriostatikoa bakterioen hazkuntza inhibitzen duen substantzia orori deritzo. Eragile bakteriostatikoek ez dituzte bakterioak zuzenean hiltzen, baina haien ugalketa galarazten dute
Aerobio
Aerobio izena bizitzeko oxigenoa behar duten izaki guztiei aplikatzen zaie, eta baita oxigenoa behar duten prozesu biokimiko guztiei ere
Kromatida
Kromatida kromosoma osatzen duen bi kate berdinetako bat da, DNAz osaturikoa eta zentromeroaren bidez lotua dagoena beste kateari. Mitosiaren metafasean giza-kromosomek bi kromatida dituzte, anafasean banatzen direnak bakoitza zelularen polo batera
Hemolisina
Hemolisinak eritrozitoak apurtzen dituzten substantziak dira. Egitura kimikoari dagokionez, gehienak proteinak dira. Bakterioak, batik bat, eta onddo gutxi batzuk dira hemolisinen ekoizle nagusiak. Hemolisinen ekoizpenak, hain zuzen, mikrobio ekoizleen