2019 Top Ten of Conflict

Athletic
Athletic Bilboko futbol taldea da. Historia ofizialaren arabera, 1898an sortu zen eta Real Madrid Club de Futbol eta Futbol Club Barcelona taldeekin batera, 1928an Liga sortu zenetik Espainiako Lehen Mailako edizio guztiak jokatu dituen talde bakarra da. Aldi berean, kirol elkarte anonimoa ez den Espainiako ligako lau klub profesional bakarrenetarikoa da, beraz, klubaren gobernua bere kideei dagokie. Euskal klubaren berezitasunik nabarmenena Euskal Herrian jaiotako edo futbolean trebatutako jokalariekin
Bertsolaritza
Bertsolaritza abestuz, errimatuz eta neurtuz egiten den berbaldi bat da. Ahozko euskal literaturaren adarretako bat da. Bertsolaria jendaurrean bat-batean jarduten duen abeslaria da. Bertsoa gai librean kanta daiteke edo gai-jartzaile batek gaia emanda, bakarrik edo bi bertsolariren edo gehiagoren artean
Vox (alderdi politikoa)
Vox eskuin muturreko eta eskuin populismo erradikaleko espainiar alderdi nazionalista bat da, 2013ko abenduaren 17an Espainiako Alderdi Popularreko kide ohiek sortua: haien artean, Santiago Abascal eskuin muturreko euskal herritarra ezagunena da
Real Sociedad
Real Sociedad de FĂștbol Sociedad Anonima Deportiva Donostiako eta Gipuzkoako futbol talde nagusia da
Nukleo (geologia)
Nukleo planetarioa planeta bateko geruza sakonena da, geruza solido edo likidoz osatuta egon daitekeena. Planeta batzuetan nukleo osoa guztiz likidoa edo guztiz solidoa izan daiteke. Eguzki sisteman planetaren arabera nukleoaren erradioa alda daiteke. Ilargiaren kasuan %20 ingurukoa da eta Merkuriorenean %85
Fortnite
Fortnite online aritzeko bideo-joko bat da, Epic Games enpresak garatua eta 2017an plazaratua. Jokalarien artean zabalkunde handiena lortu duen bertsioa Battle Royale da, doakoa
Korrika
Korrika euskararen alde Euskal Herrian zehar lasterka egiten den ekimen erraldoia da, arineketan egiten den manifestaldi baten modukoa. Pertsona helduen euskalduntzea eta alfabetatzea zeregina daukan AEK AEK erakundeak antolatzen du, hainbat euskaltegi elkartzen dituena. Euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu
Real Madril
Real Madril Madrilgo kirol elkarte bat da, batik bat futbol arloarengatik ezaguna. Izan ere, FIFAk XX. mendeko klub onena izendatu zuen. Txapeldunen Liga 14 aldiz eta Espainiako liga 35 aldiz irabazirik, bi txapelketetan titulu gehien ditu, alde handiz
Albert Einstein
Albert Einstein alemaniar-suitzar-estatubatuar fisikari eta matematikari nabaria izan zen, inoizko zientzialari handienetariko bat. Fisikaren alorrean bezain sakona izan ez bada ere, filosofian ere eragin handia izan du: alde batetik, Kantek denborari eta espazioari buruz zituen iritziak zalantzan jarri zituen; bestetik, jakintzen arloan egiten diren lorpenak behin betikoak ez direla, aldiz jakindakoaren antolaketa berria etengabe egin behar dela erakutsi zuen
Lionel Messi
Lionel Andres Messi Cuccitini, Leo Messi izen-deiturez ezagunagoa futbolaria da, jaiotzatik duen Argentinako nazionalitateaz gainera Espainiakoa ere baduena. Rosarion jaio zen, Santa Fe hiritik hegoaldera